Ariztokia-ko Begiratokia

Mirador de Ariztokia

Ibilbide hau nahitaez egin beharra dago, oraingoan autoz, Ariztokia ikusteko. Berezko behatokia da, haitzen gainean kokatua, Orotz-Betelutik Auritza doan errepideko bihurgune itxi batean.

Bortz minutu doi beharko ditugu Ariztokiko behatokira iristeko eta Aezkoako aire ikuspegi zoragarria ikusteko.  Harkaitzezko bidexka erraza egin beharko dugu kaskoa jotzeko; ia ibilbide osoan baranda bat dago eta, tarte txiki batean, badira eskailerak.

Bere ederrean ikusiko duzue Aribe, bai eta Berrendi mendiko kaskoa ere, edota Irati ibaia zuen oinetan (ikusi goiko irudia). Zortea baduzu, sai aunitz ikusiko dituzu haitzen inguruan zokomiran, gutaz ohartu gabe. Urte osoan da egokia joatea. Hori bai, neguan, erne ibili, elurra baldin badago, litekeena baita behatokiraino ezin iristea.


Automobilarendako koordenatua: N42.94020° W1.27924°

KOKAPENA

Agoitz-Auritz NA-2040 errepideko 21,5 km, Iratiko Oihanerako norabidean. 
 Aribetik, 2,3 km dira errepidez Iruñerako norabidean, Orotz-Betelun barna. Garraldako mugan dago eta azken udalerri horren barnean, metro gutxigatik bada ere.

Aise iritsiko zara gure elkarteak Ariben dituen landetxeetatik.


Partekatzea:
Share